miércoles, 28 de noviembre de 2012

DISEKZIOA


SARDINAREN ENTZIERROTIK TXITXARROAREN DISEKZIORA


Kaixo gure blogaren irakurle horri. aurtengo ikasturtean berriro ekin  diogu gure lanak ziberespazioan zintzilikatzeko nahiari, eta hona hemen gure lehen emaitza gusto baduzu goza dezazun. Lehen hiruhilekoan lantzen ari garen proiektua “itsasoko animaliak” izanik, arrain baten gorputzeko atalak (barrutik eta kanpotik) zuzenean ezagutzeko aukera ez genuen galdu nahi izan, hortarako taldetan bildu eta ihauteri bukaerako sardinaren entzierroari zain egon gabe, arraindegira abiatu eta txitxarro ederrenak eskuratu genituen beraien barreneko sekretuak ezagutu asmoz… hona hemen gure forense lan ezberdinak. on egin!

No hay comentarios:

Publicar un comentario